2c azpiproiektua
Euskadi eta Nafarroako toponimia
Toponomasticon Hispaniae (2021-2025) proiektu koordinatuaren lehen fasean, Euskadiko eta Nafarroako Toponimia azpiproiektuak bi lurraldeetako 967 forma toponimiko aztertu zituen, toponimoen, etimoen eta kognatuen fitxak kontuan hartuta. Ia guztiak kontsulta libreko aplikazioan daude eskuragarri. Funtsean mikrotoponimoak dira, koronimo, oronimo eta hidronimo batzuekin batera.
Orain toponimia eta etimologia fitxak egiten jarraitzen dugu, bi alderdiri arreta berezia eskainirik: alde batetik, luzapen antroponimikoari oharturik, hau da, toponimo jakin batzuek sorrarazi zituzten abizenei (eta baita izen pertsonalei ere) erreparaturik; bestetik, proiekzio amerikarrari so eginik, hots, hemengo toki izenek Amerikan zer bide izan duten begiraturik.
Fase berri honetan (2026-2029), Aragoiko, Kantabriako eta Errioxako Toponimia taldea Penintsularen erdialdeko eta uharte atlantikoetako azpiproiektuan sartuta dago.
Taldearen leku izen nabarmentzekoak
Forma de cita:
en Toponimia centropeninsular en insular atlántica, PID2024-159776OB-C42, proyecto integrado en Toponomasticon Hispaniae Toponomasticon Hispaniae. Prolongación antroponímica y proyección americana (ToponHisp-PA), financiado/a por MICIU/AEI/10.13039/501100011033. http://toponhisp.org

